bio

diablues: Mikel Etxeberria. Aho-soinua, Gitarra eta Koruak
ta                                                    
bluezifer: Asier Elorza. Ahotsa, Gitarra, Dobroa  eta Tronpeta




Blues akustikoarekiko pasioak batu zituen Bergarako 2 musikari hauek 2014 urtean, Diablues & Bluecifer izenpean.

Belceblues taldeko abeslariak eta gaztetako lagun min batek osatzen dute bikote hau.

Proiektu honek, Blues-aren sustrai sakonetaraino eramaten gaitu, Mississippiko doinu zaharrei ukitu pertsonala emanaz.

Kontzertuetan, AEB hegoaldean aspaldi zegoen giroa arnastu daiteke.

Blues akustikoaren instrumentazio tipikoa erabiltzeaz gain, doinu eta instrumentu bereziekin apaintzen dute beraien ezohiko soinua:

Ahots jokoak, Dobroa, tronpeta……

Datak:

-2014an, Txapa irratiko 30.urteurrenan debuta Diablues & Bluecifer izenpean.



 -2015an, Hondarribia Blues Festivaleko 10.edizioan  Dr.Feelgood Shakura S´aidakin batera Bentako eszenatokian aritu ziren.


-2016an, Discovers izeneko diskoa argitaratu zuten.


-Euskal Herriko taberna eta auzo askotan jotzeaz gain, 2016an Londreseko The Sheephaven Bay pub-ean joteko aukera izan zuten.



-2016an Tolosandblues jaialdixan parte hartu zuten.



-2017an Cd honekin  Jazzaldiko tokiko taldeen hautaketa prozesura aurkeztu ziren. Tabakalerako Kutxa Kultur Klubean otsailean emandako kontzertuarekin, Epaimahaikoak 52. Jazzaldirako ahutatu zuten.         

                        

 

-2017ko Uztailan 52.Donostiko Jazzaldian Kursaaleko Frigo eszenatokian bluesa jotzen gaba ahaztu ezina burutu zuten.



 -2017ko Azaroan, Elorrixoko Jazz Blues jaialdian ere egon ziren.


-2020an diablues ta bluezifer –en izena aldatu zuten, proiektu berri baten 2021 "Gure urdina" diska berria argitaratuz.

Bi kultura fusionatuz, Euskal kultura eta  Blues afroamerikarra.





https://www.facebook.com/diabluestabluezifer/

La pasión por el Blues acústico unió a estos 2 músicos Bergareses en el 2014. El dúo lo componen el cantante del grupo Belceblues y un amigo íntimo de la infancia.

Este proyecto nos transporta hasta las raíces mas profundas del blues, dándole un toque personal a las viejas melodías del Mississippi.

En sus directos, se puede respirar el antiguo ambiente del sur de Estados Unidos.

Además de utilizar la instrumentación típica del Blues acústico, su peculiar estilo se acompaña de diferentes sonidos e instrumentos: Juegos de voces, Dobro, Trompeta…

En el año 2016 sacaron a la luz el disco “Discovers” 

En 2020 cambian el nombre a diablues ta bluezifer, para iniciar un nuevo proyecto, la grabación del 2ºdisco que se publica en 2021.

 


No comments:

Post a Comment